martes, 27 de noviembre de 2007

Zein da ilargiaren zaporea??

Kaixo Lagunak!!

Iadanik gure ipuina bukatu dugu. Ez da lana erraza izan, baina azkenik power pointarekin lan egiten trebatu gara.

Gure ipuina Lehen Hezkuntzan dauden ikasleentzako zuzenduta dago, 6-8 urte bitarteko ikasleentzat hain zuzen ere.

Ipuinaren helburua ez da soilik didaktikoa, sormena garatzea da helburu nagusiena. Ametsen munduan murgiltzen laguntzeko sortu dugu ipuin hau.

Zailtasunak hurrengo klasean jarriko ditugu.

Agur!

martes, 20 de noviembre de 2007

ahotsak sartzen...


Kaixo guztioi:
Gaur ahotsak sartuko ditugu. Musika iadanik sartua daukagu eta orain ahotsa ezberdinak jartzea izango da gure lana. Dortokarena, azeriarena, elefantearena etabarrena. Espero dugu asko ez kostatzea, izan ere, ez gara oso onak animalien ahotsak jartzen.

Kontatuko dizuegu. Ordura arte ondo izan!!

miércoles, 14 de noviembre de 2007


Kaixo;

Gaur, musikarekin jarraituko dugu, atzo izandako arazoak konpontzeko asmoarekin. Behin lan hau bukatuta, espero dugula gaur izatea, ahotsak sartzen hasiko gara. Besterik gabe agurtzen zaituztegu, lanera joan behar garelako.

martes, 13 de noviembre de 2007

MUSIKA

Kaixo denoi;

Gaur, beste egunean bezala, ipuinari musika sartzen arituko gara. Lehengo egunean zailtasun batzuk izan genitun eta gaur konpontzen saiatuko gara. Musika sartzen bukatutakoan, ahotsekin hasiko gara . Besterik gabe, agur bero bat.

miércoles, 7 de noviembre de 2007

Ipuina osatzen



Egun on denoi:

Gaurko egun honetan, ipuina osatzeari ekingo diogu. Musika eta diapositibak behar diren heinean ateratzen saiatuko gara ,nahiz eta lan hau nahiko zaila izan. Beno lanera goaz, ondo izan.

Agur bero bat

martes, 6 de noviembre de 2007

Lana osatzen

Egunon guztioi:

Hementxe gaude lan ta lan, geure burua hausten. Musika eta irudiak bilatzen ari gara geure ipuina osatzeko. Ilargiaren puzketa bat harrapatu dugu jadanik. beno lanera goaz!!

Agur