martes, 22 de enero de 2008

Agurra

Kaixo lagunak;

Gaur gure azken eguna da, gure bidea bukatu dugu, blogari agur esateko garaia heldu da.

Dagoeneko lan guztiak bukatu ditugu; Ikt lana, power point-eko ipuina, frontpage web-a eta photostory-a.

Kurtso hasieran informatikari buruz ezer gutxi genekien, lan hauei esker gure ezagupenak garatu dira, oraindik ez gara oso trebeak, baina esan dezakegu gaur defendatzen garela.

Lanak egitean zailtasunak izan ditugu, baina pazientziaren laguntzaz aurrera atera ditugu.

Espero dugu ikasitakoa baliagarria izatea.

Besterik gabe, besarkada haundi bat eta hurrengora arte.

martes, 15 de enero de 2008

Azkeneko eguna

Kaixo!!!!!!!!


Hemen jarraitzen dugu gure Web orriarekin. Lehengoan aukeratu genituen zenbait irudi eta gif ezin dira ikusi, beraz, gaurko eguna arazo horiek konpontzeko erabiliko dugu, irudi berriak ekarri ditugu eta horiek sartzen saiatuko gara.Bestalde, idei berriak burutu zaizkigu eta hauek aurrera eramango ditugu gaurko egunean.

martes, 8 de enero de 2008

Urte berri on!!!


Kaixo guztioi!!
Hemen gara berriro ere. Gabonetako oporren ondoren, martxan jarri gara web orria sortzeko. Jadanik gaia aukeratu dugu, kolorei buruzko web bat sortuko dugu. Besterik gabe, kolore desberdinen gif animatuak bilatzen hasiko gara.
Hurrengora arte.

martes, 18 de diciembre de 2007

Egunon guztioi!!

Gaur egun hotza daukagu, hala ere, unibertsitatera etorri gara.
Frontpagea ezagutzen ez dugunez, gaur jo ta ke arituko gara horrekin, lana egin ahal izateko lehenengo urratsak lortzearren. Ondo egiten saiatuko gara, baina oso zaila iruditzen zaigu.
Besterik gabe, hurrengo astera arte.
P.D: Zorionak Amaia!!!, gaur 26 urte bete ditu!!!!!

martes, 11 de diciembre de 2007

AURKEZPENAK

Kaixo lagunak;

Gaurko egun honetan, azkeneko aurkezpenak ikusi ditugu, balorapen orria berez. Hau bukatutakoan irakasleari entregatu egin diegu. Gero azalpen berri batekin hasiko gara. Landuko dugun programa honen izena frontpage da.

jueves, 6 de diciembre de 2007

EEBBtara bidaia


Hemen nago ni, Amaia, New Yorkeko zezen ospetsuenarekin. Orain dela 2 urteko bidaia da, baina niretzako denbora ez da pasa, orainde dela 2 urte bezain gazte nago ua ja ja ja!!

martes, 4 de diciembre de 2007

POWER POINTAREN PRESENTAZIOAK

Kaixo:

Gaur gelakide guztien presentazioak ikusiko ditugu, txosten batean talde bakoitzaren balorazioak eginez. Ziur gaude talde guztien presentazioa dibertigarria eta gustokoa izango dugula. Gure ipuina ere presentatuko dugu, gustokoa izango dutelakoan gaude.
Beno ikusten hasiko gara, agur bero bat.